XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haren erlijio arazoari buruzko iritzia, azken urte hauetan egin zizkioten bi edo hiru elkarrizketetatik ezagutzen dugu.

Elkarrizketa hauetan (elkarrizketa orok duen mugatasunean bada ere) eman zuen bere pentsakeraren muinaz jabetzeko adina ezagupide.

Elkarrizketa hauetan luzeena, liburu batean bildu du Helmut Gumnlor kazetariak, sarrera luze bezain interesgarri batekin: Guztiz Bestelakoaganako irrika, Hamburg 1970.

Hontaz gainera, jaso dugu inprimaturik dagoen erlijioari buruzko beste zenbait hitzaldi ere.

Guztiak azken urte hauetakoak dira: Erlijioaren liberalizazioari buruz zenbait ohartxo,1970; Schopenhauer en pentsakera zientziari eta erlijioari buruz;1972; etc.

Iritzi guzti hauek Horkheimer zaharrak adierazi zituelako edo, zahartzaroko txorabioek sortarazitako amets ilunen fruitu huts aurkitu ditu askok.

Hala ote trazendentziari, guztiz-bestelakoari buruz esan digun guztia? Arrazoi ote zuten haren azken urte hauetako iritzietan herese baten aitortza ikusten zutenek? Ikus dezagun berak esandakoa, zeren aitortza batez mintzatu ahal ukaiteko ez bait zuen berak erlijioaganako postura berririk hartu.

Erlijio positibu ororen kritika Trazendenteaz hain sutsuki mintzatuko zaigun Horkheimer ez zen inoiz erlijiodun edo sinestun izan, ez behintzat erlijiodun izatearekin ulertu ohi den esanahi normalean.

Horkheimer-ek ez zuen inoiz erlijio positibu bat onartu.

Jainko bat ez zuen inoiz ezertarako postulatu.

Jainkoa baden ala ez, ez dezakegu guk inola ere froga.

Jainkoaren egia edo gezurra frogatu nahia, beti izan da gizonaren grina berezienetako bat, ilustrazioa ere, bere lehen garaietan, Jainkoaz positibuki zerbait agertzen lehiatu zen.

Gero eta ezinezkoago bihurtu da hau, eta ilustrazio horren beraren ondorio bezala hain zuzen.

Prozesu hori derrigorrez gertatu da Horkhelmer-en iritziz.

Jainkoa badenik ez dezakegu suposa, eta gutiago berriz suposatu eta lasaitu.